Bertako bulego teknikoak, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren bulegoak, liburutegietako liburuen biltegia, kirol-materialen biltegiak, eraikinaren bihotz teknikoa (instalazioak, galdarak, sistemak, igerilekuetako behealdeak...) eta azotea bisitatuko ditugu.
Bisita paregabea, eraikina eta haren funtzionamendu-dinamika beste ikuspegi batetik ezagutzeko. Eta bidelagun Josune Velez de Mendizabal aktorea izango dugu.