2026ko Ipuingarria Izango Da - Liburuaren Besta jaialdia azaroaren 5etik 8ra bitartean ospatuko da.
Azaroaren 5etik 8ra egingo da Iruñeko liburuaren festa. Jaialdiaren hazkundearen erakusgarri, aurten Zitadelako Armen aretoan egingo dira haurrentzako jarduerak, eta LABAk helduentzako egitaraua hartuko du.
Bazen behin, duela sei urteko udazkenean, Karrikiri elkartearen liburu baten orrialdeen artean hasitako abentura txiki bat. Gaur, sei urte geroago, abentura hark hazten jarraitzen du: gero eta istorio gehiago, gero eta lagun gehiago eta, aurten, istorio horiek partekatzeko espazio handiagoak.
Horregatik, Ipuingarria izango da! jaialdiaren seigarren edizioak Zitadelako Armen aretoa izango du egoitzetako bat. Hazkundearen seinale da lekualdaketa, eta pozik ospatzeko moduko albistea: ipuinek gero eta leku handiagoa dute Iruñeko kultur bizitzan.
Azaroaren 5etik 8ra egingo da Ipuingarria izango da! 2026, liburuaren festa. Ahozkotasuna, ilustrazioa, musika, poesia eta ipuinak izango dira ardatz, haurrentzako zein helduentzako proposamenen bidez. Aurten ere, hitzek irudimenari ateak irekiko dizkiote, marrazkiek txokoak kolorez beteko dituzte eta musikak istorioei beste dimentsio bat emango die.
Haurrentzako egitaraua, Zitadelako Armen aretoan
LABA, helduentzako istorioen topagune
Helduentzako programazioa LABAn izango da, Gazteluko plazako 2. zenbakian.
Bi proposamen horiek ahozkotasunaren eta musikaren bidez istorioetara hurbiltzeko aukera emango dute, jaialdiak adin guztietako publikoari zuzendutako eskaintza osatuz.