Iruñaldia 2026: "DJ Festa, musika eta irudia jauzika"

Pamplona/Iruña 2026(e)ko Azaroak 5
  • Iruñaldia 2026: "DJ Festa, musika eta irudia jauzika"

Iruñaldia 2026 ekimenaren barne.

Mintzaldi honetan, bideo DJ lana zertan datzan izango da hizpide, Iker Oiz eta Martintxo Etxauriren eskutik. Horrela, hobeto ulertuko dugu zer den musika emanaldi baten gainean bideo irudiak zuzenean sortzea. Horrez gain, bi sortzaile gazte hauek bideo mappinga burutzen dute eta eraikinen gaineko irudi proiekzio horiek nola plazaratzen diren ere azalduko dute. Beraz, ikus-entzunezko sorkuntza lan digitalak izango ditugu ikusmiran.

Bestetik, gero eta emakumezko DJ euskaldun gehiago dago Nafarroan, gehienak LGTBI munduarekin lotuak, eta mugimendu horren ordezkari aparta dugu Adriana Urmeneta.

Solasaldian zehar, bost minutuko hiru emanaldi tartekatuko ditugu. Etxaurik eta Oizek horren gainean irudiak inprobisatuko dituzte zortzi metroko pantaila erraldoian.

Parte-hartzaileak:

  • IKER OIZ ETA MARTINTXO ETXAURI TXO (Bideo DJak)
  • ADRIANA URMENETA (DJa, Plazeratu sortzaile taldeko kidea)
loraldia.eus

Laburrean

Non