IZAKI GARDENAK (Bira amaierako kontzertuak)

Vitoria-Gasteiz 2026(e)ko azaroaren 5(e)tik 2026(e)ko azaroaren 27(e)ra
  • IZAKI GARDENAK (Bira amaierako kontzertuak)

2025aren hasieran bueltatu zen Izaki Gardenak eszenatokietara lau urteko ausentzia baten ondoren, Orube (Alde ilunA, 2024) diskoa aurkezteko gogoak indarberrituta.

30 kontzerturik gora eskaini zituzten eta urtea bukatzerako beste disko bat argitaratu zuten, B aldeko kantuez eta moldaketez osatutako Sitsak.

Aurten ere eskaini dituzte kontzertuak eta udan Gakobeltz estudioan sartu dira, “Itzal handi bat” kantu berria eta Anari-ren “Aingura hegodunak” abestiaren moldaketak grabatzeko.

Itzuleraren amaiera ospatzeko bi kantu, “gero arte” esan nahi duten bost kontzerturekin batera.

  • 2026-11-05, Bilbo, Kafe Antzokia.
  • 2026-11-13, Atarrabia, Totem (+ Bide).
  • 2026-11-14, Donostia, Intxaurrondo (+ Hondora).
  • 2026-11-21, Berriz, Kultur Etxea.
  • 2026-11-27, Gasteiz, Jimmy Jazz (+ Sara Zozaya).


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2026(e)ko azaroaren 5(e)tik 2026(e)ko azaroaren 27(e)ra
  • LekuaBilbo, Donostia, Atarrabia, Berriz eta
    Vitoria-Gasteiz
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Vitoria-Gasteiz

Non