Materialek bizitza aberatsa, ausarta eta ederra dute. Paisaiei, gizarteei eta kulturei ematen diete forma. Politikan nahiz erlijioan eragiten dute. Erakusketa honek materialen historiaren zati bat besterik ez du aztertuko, eta materialen ibilbidea azalduko du, jatorritik eraldaketaraino, horien ondorioak nahiz bilakaera.
Materialik gabe, bizitza modernoa pentsaezina litzateke. Materialak dira erabiltzen ditugun produktuen, bizitoki ditugun lekuen eta janzten dugun arroparen oinarria; hala ere, gutxitan ematen diegu arreta. Beira hauskorra dela, metala erresistentea dela eta artileak beroa ematen duela senez badakigu ere, oso gutxitan ulertzen dugu materialak nondik datozen edo nola jokatzen duten.
Ekoizteko eta kontsumitzeko dugun presan, mundu materialarekiko mespretxua erakutsi dugu. Inoiz baino material gehiago erabiltzen ditugu, eta azkarrago eta arduragabeago kontsumitzen ditugu. Horrek giza eta ingurumen kostu larria dakar. Materialekin berriro adiskidetzea eta horiek erabiltzeko ikuspegi jasangarria aurkitzea aukera bat izatetik haratago doa: horren araberakoa izango baita gure etorkizuna.