Azaroaren 5etik 8ra Bilbao Seriesland Nazioarteko Serie Digitalen Jaialdiaren XII. edizioa egingo dute Bilbon.Lau egunez, mundu osoko ikus-entzunezko sortzaile eta profesionalak bilduko ditugu, nazioarteko eta euskal telesailen proiekzioekin, sortzaileekin topaketekin, jardunaldi profesionalekin, pitching saioekin, kultur jarduerekin eta sari-banaketako galarekin. Azken hori azaroaren 7an izango da, Bilboko Guggenheim Museoan.
Jaialdiko jarduerak hiriko hainbat gunetan egingo dira, besteak beste, Bilborocken, Azkuna Zentroan, Golem Alhóndiga zinema-aretoetan eta Guggenheim Museoan.
Gainera, jaialdiaren webgunearen bidez erreserba behar duten jardueretarako sarrerak eskuratu daitezke, hala nola sari-banaketako galarako edo Golem Alhóndiga zinema-aretoetako proiekzioetarako.
Informazio guztia, egitaraua eta sarrerak: www.seriesland.eus.