Alos Quartet taldea Xabier Zeberio (nyckelharpa eta biolina, bultzatzaile sortzailea eta fundatzailea), Francisco Herrero (biolina, fundatzailea), Lorena Núñez (biola) eta Alejandro Saúl (biolontxeloa) musikariek osatzen dute.
Alos Quartet 1999an sortu zen, musika klasikoan eta garaikidean esperientzia zabala duten musikariek osatuta. Xabier Zerbioren sorkuntzatik abiatuta, harizko laukotearen bidez estilo eta musika-esparru anitzak lantzen ditu eta gaur egungo musikaren esparru anitzak arakatzen ditu ikuspuntu berri bat eskainiz. 5 disko eta kontzertu ugari egin ditu Espainian zein nazioartean, eta artista ezagun askorekin kolaboratu du. Azken urteetan, zineman ere jardun du, hainbat filmetako soinu-bandetan parte hartuz, tartean Akelarre, 2021eko Musika Onenaren Goya saria irabazi zuena.
ALOS QUARTETek AHOPEKA ikuskizun akustiko berria estreinatu berri du Alemaniako Kapfenburgeko jaialdian. Areto txiki eta espazio berezietarako propio sortutako ikuskizun honek harrera paregabea izan du kritika bikainak jasoz.
Publikoari gertutasunetik, gure musikaren esentzia modu akustikoan partekatzea du xede proposamenak.