BISITA GIDATUAK. IRUÑA, BERTAKO ARKITEKTURAN ZEHAR
Iruña begi berrien bitartez berraurkitzea proposatzen dizugu bisita ziklo honetan. Komentuetako sekretuak, erdi aroko bitxiak, eraikuntza barroko, eklektizista eta modernista ederrak, eta II. zabalguneko eraiki adierazgarriak. Eraikinez eraikin, arakatuko dugu nola itxuratu duen arkitekturak gure historia.
HIRI BAT BIZITZEKO: URA, MERKATUAK ETA EGUNEROKO BIZITZA
Nola funtzionatzen zuen Iruñeak txorroten, elektrizitatearen edo egungo hiri zerbitzuen aurretik? Iturriak, merkatuak, karrikak eta eguneroko beste espazio batzuk lagungarriak izanen zaizkigu hemengo biztanleek nola hornitzen, erosten eta lan egiten zuten jakiteko, bai eta elkarrekin nola bizi ziren jakiteko ere.
Gidaria: Aitziber Imizcoz
Elkargunea: Santo Domingoko Merkatuaren atea