Iruñaldia 2026: Ane Lindane

Pamplona/Iruña 2026(e)ko Azaroak 6
  • Iruñaldia 2026: Ane Lindane

Iruñaldia 2026 ekimenaren barne.

Umore bakarrizketa eta dastaketa esperientzia

Ane Lindane ez da espero duzuen emakume kuki, goxo eta atsegina. Potxolatik irtetzen zaiona egitera etorri zen mundura Barakaldoko ospitalean bilbotarra. Bai, bilbotarra da, ez Barakaldokoa.

Publiko guztientzat egokia ez den umorezko bakarrizketa garratza da hau, non politika, kritika soziala, feminismoa, sexua… barrezka nahasten dituen, botere mota guztiei egurra emateko.

Euskal umoregintzaren umore zuria kakaztera dator. Abokatu kristauen salaketekin bere etxeko hormak betetzea du bizitzako helburu bakarra.

Prest zaudete?

Bakarrizketarekin batera eta barre algaren artean, afaltzeko aukera izango dugu, Geltokik prestatu ohi duen dastaketa berezi baten eskutik.

loraldia.eus

Laburrean

Non