Hogeita hamar urteko ibilbidean hogei disko kaleratu dituen Mikel Urdangarinek bakarkako kontzertua eskainiko du Usurbilgo Aginagako Eliza Zaharrean.
“Uhina” emanaldian, Urdangarinek gitarra hutsez eskainiko ditu bere kantuak, haien jatorrizko formara itzulita. Hala, artistaren eta entzuleen arteko giro hurbila sortzea du helburu, ia aitortza baten modura.