Ez du inor epel uzten artista gazteak (bide batez esanda, berak sortu ditu abesten dituen pieza guztiak): maitemindu egiten ditu entzuleak oholtzara igo aldiko. "Pop-egile" izendatu dute; abestietako hitzak baliatu izan ditu beti barrenak askatzeko eta kaleratzeko. Horien bidez adierazten ditu gaur egun bere bizipenak.