Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea 2026: "Pinocchio: Unstrung"

Donostia / San Sebastián 2026(e)ko Azaroak 6
  • Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea 2026: "Pinocchio: Unstrung"

2026ko Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astearen egitarauaren barruan.

Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astean Rhys Frake-Waterfield zuzendariaren Pinocchio: Unstrung (Erresuma Batua) filmaren proiekzioa.

BUKAERA / LEHIAKETATIK KANPO

Batzuei zer bururatuko eta beren izaki bizidun mitikoak hezur-haragizko baina arimarik gabeko pertsonaia bihurtzea. Britainiar koadrila lotsagabe batek Twisted Childhood Universe (Haurtzaroaren unibertso maltzurra) frankizia sortu du: umeentzako ipuinetako izaki maitagarriek (edo horrelako zerbait) beti susmatzen genituenak direla erakusten dute bertan, hau da, maniatikoak, gaiztoak, perbertituak, hiltzaileak. Winnie the Poohrekin hasi zen dena. Orain, Pinotxo jaregin baten txanda da, bere senetik ateratako Geppetto batek sortua, Pepito Grillo sadiko eta hegodun batek —Txilintxo maitagarria bailitzan— aholkatuta. Dena da neurtezina eta Poohniverse izeneko horren sortzaileetako bik egina. Eta bai, entzuten duzuen ahots hori Robert Englundena da.

Fitxa teknikoa:

  • Erresuma Batua
  • Zuzendaritza: Rhys Frake-Waterfield
  • Ekoizpena: Rhys Frake-Waterfield, Scott Chambers / Jagged Edge Productions
  • Ekoizpen eragilea: Stuart Alson, Nicole Holland, David Coppa
  • Gidoia: Rhys Frake-Waterfield
  • Argazkia: Vince Knight
  • Musika: Andrew Scott Bell
  • Muntaketa: Rhys Frake-Waterfield, Dan Allen
  • Aktoreak: Cameron Bell, Jack Art Gray, Jessica Balmer, Richard Brake, Robert Englund

Laburrean

Non