Barakaldoko 2026ko Familientzako Arte Eszenikoen Egitarauaren eta Bilbao TX Fest 2026 - Bilboko Nazioarteko Txotxongilo Jaialdiaren barne.
Landa-inguruan bizi eta ia jateko ere ez duten aitona-amonek geratzen zaien azken txanponarekin ardi bat erostea erabakitzen dute. Egoera hobetzen lagunduko al die? Bueeeeno, ez dugu jakingo ikusi arte... Beee! lehengo jakinduriari, antzinako lanbideen oroimenari eta naturarekin sinbiosian bizitzeko balioei egindako omenaldia delako. Ardi batekiko harremanaren eta pertsonaiek ezartzen duten loturaren bidez mutualismoa erdigune duen istorio biribila azaltzen da. Proposamen artistiko honen funtsa gizarteari sustrai tradizionaleko ezagutzak eta naturarekin hain harreman estua izatea ahalbidetzen duten antzinako lanbideak hurbiltzea da. Baita ingurunearekiko harremanak izateko errespetuzko modua baloratzea ere.