Harri bitxi familientzako tailerra Tripak-ekin, Xabier Morrás erakusketa abiapuntutzat hartuta.
Morrásen pinturek proposatzen dituzten irudi, aurpegi eta istorioetatik abiatuta, gure gorputzak, ahotsak eta hotsak espazioarekin eta artelanekin hizketan jarriko ditugu. Elkarri entzun, mugimenduaren bidez sortu eta taldean forma berriak eraikiko ditugu. Harri eder bat bezala, parte-hartzaile bakoitzak bere forma eta distira emango du.