Jardunaldi honetan Paco Fareroren teknika eta lan prozesua sakonduko dira. Ostiralean aurkeztutako argazkitik eta lan estilotik abiatuta, xehetasunez aztertuko dugu nola garatzen dituen horrelako irudiak.
Pacok bere teknika, lan-fluxua eta prozesu fotografikoan zehar hartzen dituen erabakiak azalduko ditu, plangintza eta hartualdiaren errealizaziotik hasi eta azken prozesatzeraino, bere lanaren adibideak erabiliz.
Bi jardunaldiek jarraipena izatea da asmoa: ostiralean Paco ezagutuko dugu, bere lana eta argazkigintza ulertzeko duen modua, eta larunbatean lan hori ikuspegi tekniko eta praktikotik nola egiten duen aztertuko dugu.
Sarrerak eskuragarri urriaren 28tik aurrera