"Las bodas de Fígaro"

Irun 2026(e)ko azaroaren 7(e)tik 2026(e)ko azaroaren 8(e)ra
  • "Las bodas de Fígaro"

Istorioa Sevillan gertatzen da, Almaviva Kondearen jauregian.

Rosina jada Kondearen emaztea da, Kondesa, baina Kondeak Susanna neskame ederra limurtu nahi du; Susanna, ordea, Fígaro haren morroiaren emaztegai da. Gauzak are gehiago korapilatzen dira Kondeak Cherubino orri gazteak Kondesarekiko interes handia duela ohartzen denean. Hura bidetik kentzeko, gerrara bidaltzea erabakitzen du; baina Fígarok, Susannak eta Kondesak berak elkarlanean jardungo dute haren asmoak zapuzteko eta, aldi berean, Kondearen desleialtasuna agerian uzteko.

Bien bitartean, Fígaro Marzellina adineko emakumearekin ezkontzera behartuta ikusiko du bere burua. Azkenean, ordea, urte asko lehenago gurasoengandik galdu eta umezurtz gisa hazi zen haur hura bera dela argituko da; eta guraso horiek Bartolo eta Marzellina bera direla jakingo da.

Egunaren amaieran, pertsonaia guztiak jauregiko lorategian elkartzen dira. Han ere gaizki-ulertuak eta nahasmenak bata bestearen atzetik etorriko dira, harik eta Kondeak bere errua onartu eta emazteari barkamena eskatzen dion arte. Biek adiskidetzea lortuko dute, eta Fígarok eta Susannak ere, azkenean, elkarrekin ezkondu ahal izango dute.

Opera handi honen sortzaileen elkarlan bikainak bi ezaugarri nagusi eman zizkion lanari, eta horiei esker operaren historiako maisulan handienetako bat bihurtu zen.

Alde batetik, pertsonaien eraikuntza aparta dago: nortasun askotariko pertsonaiak dira, eta haien sentimendu eta aldarte ugariek —sentsualtasuna, erotismoa, bakardadea, malenkonia, nostalgia edo damua, besteak beste— benetako emozioak transmititzen dituzte, ñabardura handiz eta ikuslearen bihotza hunkitzeko gaitasunarekin.

Bestetik, partituraren indarra dago. Idazkera musikal arin, dotore eta liluragarri baten bidez, musikak pertsonaia eta eszena bakoitza ezin hobeto laguntzen ditu, eta opera etengabe aurrera eramaten du aria, duo eta ensemble zoragarrien kate bikain baten bitartez. Konposatu ziren unetik bertatik, pasarte horietako asko operaren historiako ederrenetako eta ospetsuenetako batzuk bihurtu ziren.


Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • Data 2026(e)ko azaroaren 7(e)tik 2026(e)ko azaroaren 8(e)ra
  • Ordutegia18:30
  • LekuaAmaia KZ
    Pío XII Plaza, 4
    Irun
    Web
  • Zenbatekoa27 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaBeste batzuk
  • Ikusi agenda Amaia KZ, Irun

Non