THE VINTAGE CARAVAN + PSYCHO REBEL FRONT

Vitoria-Gasteiz 2026(e)ko Azaroak 7
  • THE VINTAGE CARAVAN + PSYCHO REBEL FRONT
  • THE VINTAGE CARAVAN + PSYCHO REBEL FRONT

THE VINTAGE CARAVAN

The Vintage Caravan hard rock trioa da, Álftanesen (Islandia) sortua 2006an, Óskar Logi Ágústssonek eta Guðjón Reynissonek, orduan 12 urte baino ez zituztela. Alexander Örn Númason baxu-jotzailea lehen diskoaren ondoren batu zen taldera, eta 2015ean Stefán Ari Stefánssonek ordezkatu zuen Reynisson bateria-jotzaile gisa. 70eko hamarkadako hard rock klasikoak, bluesak, rock psikodelikoak eta stoner rockak inspiratutako soinu batekin, taldeak 2011n aurkeztu zuen izen bereko lehen diskoa, eta ordutik sei estudio-disko kaleratu ditu, azkena "Portals", 2025eko irailean Napalm Records diskoetxearekin.

 

PSYCHO REBEL FRONT

Psycho Rebel Front Logroñoko (Errioxa) taldea da, 2018 amaieran sortua. Rock psikodelikoa, post-punka eta stoner doinuak nahasten dituzte, Kaliforniako garage undergroundetik, rock psikodeliko australiartik, 90eko hamarkadako Seattle-ko grungetik eta Tennesseeko desert rocketik jasotako eraginekin. 2024an "Guerra de Bandas" lehiaketa irabazi zuten Logroñon, eta ordutik hainbat estatuko jaialdi eta lokaletan aritu dira.


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2026(e)ko Azaroak 7
  • Ordutegia21:00 (ate irekiera)
  • LekuaHelldorado
    Venta de la Estrella, 6 - Pabellón 44
    Vitoria-Gasteiz
    Web
  • Zenbatekoa22 e + gastuak (aurrez) / 25 € (txarteldegian)
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaIngelesa
  • Ikusi agenda Helldorado, Vitoria-Gasteiz

Non