Aitzina Folk 2026: Natxo de Felipe & Kuarteto Philiperena

Vitoria-Gasteiz 2026(e)ko Azaroak 8
  • Aitzina Folk 2026: Natxo de Felipe & Kuarteto Philiperena

2026ko Aitzina Folk jaialdiaren barne.

Oskorri musika-taldeak agur esan zuenetik hamaika urte igaro direnean, Natxo de Felipe eszenatokietara itzuli da Abandonatuak proiektuarekin. Lan honek taldearen maketetan jasotako baina argitaratu gabeko lanak biltzen ditu. Proiektu honi esker, euskal musikaren ahots ezagunenetako bat itzuli da oholtzetara.

45 urte luzez Oskorriren buru izandakoak, Natxo de Felipek, ahaztutako kantuei bizitza berri bat emango ziela agindu zuen. 45 urteko ibilbide hark 500 kantu baino gehiago utzi zituen, 38 diskotan argitaratuta. Natxok buruan zuen proiektu hori Xabier de Felipek, Przemyslaw Pujanek, Esther Albak eta Karmele Castillok osatzen duten Kuarteto Philiperenaren eskutik sortu da, eta Przemyslaw Pujanek konpositore poloniarrak egindako moldaketekin berritu dituzte urte haietan sortutako abestiak. 

Taldeak aurkezten duen errepertorioak berreskuratutako hamabost konposizio biltzen ditu, hari-laukoterako moldatutakoak. Abestien letrak euskal literaturako zein literatura unibertsaleko idazle ezagunen testuak dituzte oinarri, hala nola Lauaxeta, Jose Agustin Goytisolo, Xabier Amuriza eta Andoni Egaña. 

Abandonatuak nostalgiatik haratago, memoria eta sorkuntza uztartzen dituen proiektua da. Kontzertu intimo honetan, Natxo de Feliperen ahotsak, hari-laukotearen dotoreziak lagunduta, iraganeko abestiak orainera ekarriko ditu.

 


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2026(e)ko Azaroak 8
  • Ordutegia19:30
  • LekuaEuropa Biltzar Jauregia
    Gasteiz Etorbidea, z/g
    Vitoria-Gasteiz
  • Zenbatekoa25 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Europa Biltzar Jauregia, Vitoria-Gasteiz

Non