AZARO MUSIKALA: Harpakiro-Euskal Kantak

Legazpi 2026(e)ko Azaroak 8
  • AZARO MUSIKALA: Harpakiro-Euskal Kantak

HARPAKIRO-EUSKAL KANTAK. Maddi Sanz.

Harparen soinu eta musika jendartera hurbiltzea helburu duen proiektua da Harpakiro, Maddi Sanz Irundarrarena.

Hainbestetan entzun eta abestu ditugun kantuak, gitarra edo trikitixen  ordez, harparen soinutan entzuteko aukera. Askotan, ezagutzen ez dugun horretara hurbiltzea zaila zaigu, eta hori errazte aldera sortutako ordubeteko esperientzia eskaini nahi du proiektuak.

Mahai inguruan abesten ditugun abestietan barrena bidaia.  Aspalditik eta gaur arte han eta hemen sortutako melodiak entzuteko espazioa. Hurbiltzen den hori kantuan jarriko duen proiektua.

legazpi.eus

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2026(e)ko Azaroak 8
  • Ordutegia12:30
  • LekuaLatxartegi Aretoa
    Latxartegi 9, baxu
    Legazpi
    Web
  • ZenbatekoaDoan
  • Ikusi agenda Latxartegi Aretoa, Legazpi

Non