Durangoko 2026ko Musika Hamabostaldiaren baitan.
Haize boskote gazte honek aurkeztuko digun errepertorioak generoaren aberastasuna eta modernitatea balioesten ditu, lan klasikoen arteko obrarik adierazgarrienetako batzuk genero honen bilakaera eta bizitasuna islatzen duten sorkuntza garaikideekin konbinatuz.
Bereziki, euskal musikagileen lanak lehenetsi dira, Euskal Herriko kultur ondarearen adierazpen baliotsua baitira.
Gure ondare artistikoaren zabalkundean eta proiekzioan laguntzeko asmoz sortu zen, ganberamusikaren nazioarteko errepertorioan txertatuz eta tradizioaren eta berrikuntzaren arteko elkarrizketa bultzatuz.