2026ko Zinema Gaur zikloaren barne.
Portales filmak Guadalete ibaiaren ibilbidea jarraitzen du, Cadizen, Espainian: beste paisaia batzuk ezkutatzen dituzten paisaien katalogo bat da, dimentsio-arteko atari (eta postal) bilduma bat, benetako ekintza eta animazioa uztartzen dituena.
Valdediós filma egin zen Asturiasko (Espainia) Valdediós monasterioaren inguruko super8 filmazioan oinarrituta. Ondoren, pelikula hari erantsi zitzaizkion stopmotionean egindako collageetatik abiatuta margotutako animazioak.
Mienten, mienten tus ojitos / miran, miran tan bonitos / y mi corazón se hace pedacitos. “Ojitos mentirosos”, Tropicalísimo Apache.
Tranpantojoa pintura-mota bat da, ikusten duenaren “begia engainatzea” oinarritzen dena. Hemen dugu Madrilgo tranpantojoen erakusketa bat: hiriko hormetan existitzen ez diren leihoak eta zeruak asmatzen dituztenak, eta zinema-kamerak fabrikatzen dituenak.
Ikasi ezazu margotzen lau ikasgai sinple hauetan: “Soniarentzat”; abstrakzio geometrikoa eta kolorea deskubritzea Sonia Delaunayren eskutik; “Natura hila”, pinturaren genero moldakorrena menderatzea; “Pintura-Ekintza”, Joan Mitchellen urratsei jarraituz (eta ez hainbeste Pollocken urratsei); eta “Erretratua jesarrita”, erretratu kubista bat margotzen ikastea, azkenean eskura.
Iraupena, guztira: 50 min.