2026ko Literaktum jaialdiaren barne.
Juan Gabriel Vásquez idazlea Esto ha sucedido bere azken lanari buruz ariko da solasean Juan Carlos Etxeberriarekin.
Juan Gabriel Vásquezek (Bogota, 1973) gaur egungo munduari begiratzen dio Esto ha sucedido lanean, azken urteetako zutabe eta hausnarketak bilduz. Memoria, politika eta egia partekatuaren krisiari buruzko liburu honetan, idazleak gure errealitatea ulertzeko eta gertatutakoari izena emateko beharra aztertzen du. Los nombres de Feliza lanean bezala, historiaren arrastoak eta giza esperientziak lotzen ditu, ahanzturaren aurrean literaturak duen indarra aldarrikatuz.