Literatur solasaldia euskaraz: "Epizentroa"

Hernani 2026(e)ko Azaroak 10
  • Literatur solasaldia euskaraz: "Epizentroa"

Gure buruan errotzen doazen erabakien eta erabaki horiek benetan gauzatzearen artean dagoen amildegian kokatzen dira sarri ipuin hauetako pertsonaiak. Erabakitakoa adierazi, ekin edo norbere burua aldatzearen borondatearen eta borondate hori gauzatzeak dakarren bertigoaren ataka zailean. Zazpi ipuinez osatua da Nerea Loiolaren lehen narrazio bilduma hau. Gai ugari ukitzen ditu: maitasuna, desioa, sexua, gurasotasuna, zoriontasunaren eraikuntza, nahiak-ardurak-ezinak…

Epizentroa. Nerea Loiola Pikaza
Gidaria: Ane Mayoz

Informazio gehiago Udal Liburutegian


Laburrean

  • Mota Hitzaldia
  • Data 2026(e)ko Azaroak 10
  • Ordutegia19:00
  • LekuaBiteri Kultur Etxea
    Nafar kalea, 18
    Hernani
    Web
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Biteri Kultur Etxea, Hernani

Non