LURKER, Alex Russellen estreinako film kezkagarria, Ozzinemara iritsiko da zinema-aretoetako estreinaldian. Ospeari, obsesioari eta botere-harremanei buruzko thriller psikologikoa, 2025eko Donostia Zinemaldiko Zabaltegi-Tabakalera sailean aurkeztua.
Helduentzako filma, jatorrizko bertsio azpititulatuan.
Sarrerak 4 euroan eskuratu ahal izango dira Niessen Zinemetan, Lekuona Fabrikan, Aldakoneako Udal Bibliotekan edo http://sarrerak.errenteria.eus webgunean.
OzZinemaren eskutik.