Sacamantecas-en argazki argitaragabeak erakutsiko ditu Sancho el Sabio Vital Fundazioak
Ander Gondra ikertzaileak 2011n Budapesten aurkitutako lau irudi dira, eta orain Sancho el Sabio Vital Fundazioak erosi ditu, ikerketa baten parte baitira. Argazkiak aurkezteko eta haien inguruko historia misteriotsua kontatzeko, Sancho el Sabio Vital Fundazioak hitzaldi bat antolatu du Ander Gondrarekin azaroaren 10ean, 18:00etan.
Gainera, Sacamentecasi buruzko gune bat antolatu du bere egoitzan. Bertan, beste elementu batzuen artean, argitaratu gabeko argazkiak ikus daitezke.