
Formakuntza-ziklo hau gelditzeko, komunitatean pentsatzeko eta gizarte kontziente eta aktibo baterako bideari ekiteko gonbidapena da. Lau saio izango dira lau hezitzaile desberdinen eskutik hurrengo gaien inguruan sakontzeko: egiturazko arrazakeria, feminismo eta antiarrazismoaren arteko intersekzioa, islamofobia eta aldaketaren parte nola izan ezagutzea.
Hizlaria: Anita Hichaicoto Topapori. Gizarte komunikatzailea,idazlea, aktibista eta feminista afrikarra.
Doako jarduera.
Elkarrekin Bizitzen Ikasi egitasmoaren baitako jarduera.