Azpeitiko 2026ko Euskal Antzerki Topaketen barne.
Publikoarekin hartu emanean, bakarrizketa bat. Burdinezko barra hotz batekin dantza bat. Maitasun erromantikoari jake egiten dion eszenaratze gordina. Zuzen zuzenekoa, gezurrik edo erdibideko egirik gabea.
KONPAINIA
Galdakaon jaioa, 2008an klownetik arte eszenikoen unibertsoan murgiltzen da. Ordutik, Euskal Herrian, Espainian eta Europako hainbat txokotan talde eta proiektu ezberdinetan lan egin du. 2021ean aktore onenaren saria jasotzen du Pabellon 6ko jardunaldietan, eta 2019an Poledanceko Espainiako txapeldunorde poleArnoldSapin txapelketan.
Diamante abeslaria prest eta ikusleak zain daudela, erregidorearen seinalearen zain egotea besterik ez dago ikuskizuna hasteko.
Baina gelditu beharra dago! arazo tekniko batengatik... eta konpondu gabeko gaztaroko trauma batengatik.
FITXA ARTISTIKOA