2026ko Bilboko Zirkuitua programaren barne.
Emakume bi sistemaren abusuen aurka matxinatzen dira, eta senarrak, beldurtuta, haiek gelditzen saiatuko dira, egoera zentzugabeak eta komikoak sortuz. Erritmo frenetikoa eta ironiaz betetako elkarrizketak ditu, eta bidegabekeria ekonomikoa normalizatzen duen eta susmagarria iruditzen zaigun gizartearen hipokrisian sakontzen du.
Kontsumismoaren eta ustelkeria politikoaren aurkako satira azidoa, umorea eta kritika soziala nahasten dituena.