Literaktum 2026: "Gaupasa Kluba", Irati Jimenezekin solasean

Donostia / San Sebastián 2026(e)ko Azaroak 12
  • Literaktum 2026: "Gaupasa Kluba", Irati Jimenezekin solasean

2026ko Literaktum jaialdiaren barne.

Gaupasa Kluba liburuari buruz arituko da solasean Irati Jiménez idazlea Harkaitz Canorekin.

Gaupasa Klubean sartzeko gonbidapena onartzen duten irakurleek unibertso oso bat topatuko dute liburu honetan. Gaupasa egingo dute Luziferrekin eta gauez paseatuko dira Luis Cernudarekin, Albaniaren konkistaren lekuko izango dira, eta Gabriel Arestiren jaiotzaren testigu, rockaren legenda baten aingeru guardakoaren istorioa entzungo dute, eta Eibarko Winchester familiarena.

Gaupasa Kluba, Irati Jimenezen (Mundaka, 1977) lehendabiziko ipuin-liburua, literaturaren eta maitasunaren aldeko manifestu literarioa da.


Laburrean

Non