Aitzina Folk 2026: Otxo Bikotea

Vitoria-Gasteiz 2026(e)ko Azaroak 13
  • Aitzina Folk 2026: Otxo Bikotea

2026ko Aitzina Folk jaialdiaren barne.

Tradizioa eta sorkuntza uztartzen dituen taldea da Otxo Bikotea. Maider eta Lolitak osatutako bikotea 2019an sortu zen, esperimentaziorako gune gisa. Talde honen abestietan, euskal musikaren eta okzitaniako musikaren doinuek bat egiten dute. Horrez gain, beste lurralde batzuetako tradizioen osagaiak ere biltzen dituzte abestiek: Quebec eta Galiziako soinuetatik hasi eta Brasilgo doinuetaraino.  

Kantuaz, akordioiaz, perkusioaz eta haize musika-tresnez lagunduta, taldeak melodia tradizionalak eta konposizio propioak uztartzen ditu. kulturaren aberastasuna, umorea eta fintasuna taldearen bereizgarriak dira. 

Otxo Bikoteak antzerki-elementuak ere txertatzen ditu bere kontzertuetan: hitzekin, soinuekin eta bat-bateko poesiarekin jolastu egiten du bere ikuskizunetan. Horrez gain, talde honek,  bitartekaritza kulturaleko tailerrak eskaintzen ditu eskola eta kontserbatorioetan, ondare musikalaren transmisioarekin eta sorkuntza kolektiboarekin duten konpromisoaren adierazgarri. 

2019tik 2022ra agertokiz-agertoki ibili ostean, 2024an argitaratu zuten Kokinak izenekoa lehen albuma. Lan honekin, Otxo bikoteak 2025ean abiatutako sormen garai berri bati bide eman dio.

 


Laburrean

Non