2026ko Iparra Galdu Gabe jardunaldien barne.
Asisko Urmenetaren Sorgina banaiz dokumentalaren proiekzioa
Duela 500 urte sorginkeriagatiko lehen exekuzio kolektiboa gertatu zen Auritzen (Nafarroa); kondenatuei zigor eredugarria ezarri zitzaien: urkamendian hiltzea eta ondoren gorpua erretzea. Zigor hark hasiera eman zion mende osoa iraungo zuen jazarpenari, non milaka pertsona jazarri eta bidegabeki kondenatu zituzten. Asisko Urmeneta zuzendaria izango dugu gure artean, sorgin-ehiza hobeto ulertzeko ikertu eta zuzendu duen egitasmoaz berba egiteko.