Iiingles talkideen talde gustukoenen bertsioak jotzeko elkartu zen lagun talde gisa (The Cranberries, Ángela Aguilar, Bikini Kill, Zea Mays). 2026an lehen lana argitaratuko dute (Iñigo Irazokik grabatua Atala Estudioan, Beran), rock soinuak pop- rockarekin, post-punkarekin eta 60ko hamarkadako psikodeliarekin nahasten dituzten konposizio originalekin. Ibilbide laburrak ez die eragotzi Buenos Airesen eta Montevideon jotzea, Irun Zuzenean Festibala edo Katea Fest bezalako jaialdietan parte hartzea eta Lisäbo, Bulego, Niña Polaca, Nogen edo Merina Gris bezalako taldeei hasiera ematea. The Iiingles-ek emakumeen presentzia aldarrikatzen dute oholtza gainean, espazioen okupazioa eta feminismoarekiko konpromisoa euren musikaren bidez.