Azaroaen 14an, CLARENT Bilbao Arena - Miribillan arituko da.
Clarent Fabián Cartagena Torres abeslari eta konpositore puertorricarraren izen artistikoa da. San Juanen jaioa, 2023an hasi zen bere musika argitaratzen, eta reggaetonaren eta trap latinoaren eszenan indarra hartu du, bere estilo melodiko eta pertsonalari esker. Mora-rekin egindako «IA» abestiak nazioarteko oihartzuna eman zion, eta Myke Towers, Rauw Alejandro eta Omar Courtz bezalako artistekin aritu da elkarlanean. 2026an No Pasa Nada Hombre lehen disko luzea kaleratu du, reggaetona, trap-a, R&B-a, popa eta elektronika uztartzen dituen lana.