Coque Malla: "La ópera de los tres centavos"

Pamplona/Iruña 2026(e)ko azaroaren 14(e)tik 2026(e)ko azaroaren 15(e)ra
  • Coque Malla: "La ópera de los tres centavos"

La ópera de los tres centavos antzezlanak atariko bat eta hiru ekitaldi ditu. Kirt Weill da musikaren egilea, eta Bertold Brecht alemanezko libretoarena. Obra honetan, krisialdi betean sortzen diren prostituzioa, miseria eta botere-abusua salatzen ditu Bertolt Brechtek. Berlinen estreinatu zen, 1928an; hau da, 1920ko hamarkadaren bukaerako asalduzko garai hartan. Kapitalismoaren aurkako kritika zorrotza da Brechten testua. Horretarako, John Gay ingelesaren The Beggar´s Opera parodia musikalaren berrikuspen eguneratua egiten du egileak, eta sistema ekonomiko honen bertsiorik gordinena erakusten dio munduari. Izan ere, antolatutako deliturako makina handi baten antzekoa da sistema, Brechten iritziz.

Oraingoan, Coque Malla handia protagonista dela, Barco Pirata, Unahoramenos Produccciones eta Teatro Pérez Galdós konpainiek ekarri dute obra, Mario Vegaren (Unahoramenos Producciones) zuzendaritzapean.

Fitxa artistikoa: 

  • Libretoa: Bertolt Brecht
  • Musika: Kurt Weill
  • Zuzendaritza: Mario Vega
  • Musika-moldaketak: Miguel Malla
  • Interpreteak: Coque Malla, Esther Izquierdo, Paula Iwasaki, Andrea Guash, Ruth Sánchez, Miquel Mars.
  • Eta 5 musikari zuzenean
  • Jantzien diseinua: Elda Noriega

 

 


Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • Data 2026(e)ko azaroaren 14(e)tik 2026(e)ko azaroaren 15(e)ra
  • Ordutegia20:00 (larunbata) + 19:00 (astelehena)
  • LekuaGayarre Antzokia
    Carlos III. etorbidea, 1
    Pamplona/Iruña
    Web
  • Zenbatekoa26€/21€/12€
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaGaztelania
  • Ikusi agenda Gayarre Antzokia, Pamplona/Iruña

Non