2026ko Literaktum jaialdiaren barne.
Marsella 1490. Los artistas que huyeron del nazismo lanari buruz arituko da solasean Uwe Wittstock idazlea Iban Zalduarekin.
1940ko Marsella naziengandik ihesi zihoazen idazle, artista eta intelektual askoren azken babeslekua bihurtu zen. Uwe Wittstockek (Leipzig, 1955) egun haietako ihesaldia eta erresistentzia berreraikitzen ditu, benetako pertsonaien bizipenak hari narratibo bizian uztartuz. Historia ilun baten erdian, elkartasunak eta kulturak askatasunaren alde izan zuten garrantzia erakusten duen kronika hunkigarria da.