Aitzina Folk 2026: XIP XAP "piratas de secano"

Vitoria-Gasteiz 2026(e)ko Azaroak 15
  • Aitzina Folk 2026: XIP XAP "piratas de secano"

2026ko Aitzina Folk jaialdiaren barne.

Xip Xap taldeak hamarkadak daramatza familia antzerkiak han eta hemen zabaltzen. Lleidako konpainiak ibilbide sendoa egin du eta, oraingoan ere, musika, umorea eta ikusleekiko interakzioa txirikordatzen dituen parte hartzeko ikuskizuna sortu du. Arte eszenikoak adin guztietako ikusleengana hurbiltzea du helburu. 

Piratas de Secano ikuskizunarekin, Xip Xap taldeak abentura zirraragarri batean murgilduko du publikoa. Bost pirata bitxi lehorreratu dira, eta itsasoratzeko prest dagoen ontzi handi bihurtuko dute kalea. Ikusleei kantatzeko, dantzatzeko, eta tripulazio zentzugabe baten parte izateko gonbita egingo diete. Ikuskizunak jatorrizko abestiak, taldekako jolasak eta eszenaratze dinamikoa uztartzen ditu.

Jordi Granellek zuzentzen du ikuskizuna, bateria, baxu-, gitarra- eta biolin-joleen laguntzarekin. Ikuskizunak publikoarekiko hurbiltasunari, kalitate artistikoari bezainbesteko garrantzia ematen dio. 60 minutuko lan honek, jai herrikoien espiritua dakarkigu. Musika eta jolasa oraindik ere funtsezko elementuak dira adin guztietako ikusleak abentura honen inguruan biltzeko.

 

 


Laburrean

  • Mota Kontzertua (haurrentzat)
  • Data 2026(e)ko Azaroak 15
  • Ordutegia12:00
  • LekuaArkabia
    Calle Postas, 13
    Vitoria-Gasteiz
    Web
  • Zenbatekoa6 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaHainbat (euskararik gabe)
  • Ikusi agenda Arkabia, Vitoria-Gasteiz

Non