"El ventrílocuo"

Durango 2026(e)ko Azaroak 15
  • "El ventrílocuo"

Testua: Rafael Boeta, Jaime Figueroa
Dramagintza: Jaime Figueroa, Rafael Boeta, Gonzalo García Baz
Biolina: Violeta Veinte
Musika eta pianoa: Gonzalo García Baz
Argiztapena: Andoni Mendizabal

Kontzeptua eta zuzendaritza: Jaime Figueroa

Jaime, “bentrilokuoa”, beti bakarrik iristen da, bakarrik antzezten du eta, jakina, bakarrik hitz egiten du. Hala ere, bera eszenan dagoenean, makina bat izaki ditugu ondoan, eta gauzek, txikienek ere, hitza hartzen dute: paper zati batek, benetako arkakuso-zirku batek edo gospela abesten duen sai arre batek.

Jaime Figueroak urteak daramatza bentrilokiaren bidez barrea eragiteko artea aztertzen, eta antzinako teknika hori eguneratu nahi izan du gaur egungo gustura eta sentiberatasunera hurbiltzeko, zorroztasunari eta maisutasunari uko egin gabe. Eta hori guztia, bere umore-sen bereziaz hornituta. Ikusmenerako ikuskizuna, baina batez ere belarrietarako, abesti originalez betea eta piano eta biolineko zuzeneko musikarekin.

Ez da komedia bakarrik, baina barre-algarak eragingo dizkigu bere bakarrizketekin; ez da magia bakarrik, baina ilusiozko iruditeria batera garamatza; ez da pailazo bat, baina barre eginaraziko digu etengabe; ez da musikal bat, baina melodiek laguntzen dute une oro.

Gai izango al zara ikuskizunean zehar ezpainak mugitzen harrapatzeko?

durango.eus

Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaJaime Figueroa
  • Data 2026(e)ko Azaroak 15
  • Ordutegia19:00
  • LekuaSan Agustin Kultur Gunea
    San Agustinalde, 12
    Durango
    Web
  • Zenbatekoa12 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaGaztelania
  • Ikusi agenda San Agustin Kultur Gunea, Durango

Non