2026ko Iparra Galdu Gabe jardunaldien barne.
Gurashow taldea bost gurasok osatzen dute: Amaia Riouspeyrous, Kattalin Indaburu, Magi Mirande, Maider Cigarroa eta Philippe Albor
Etxeko txikiek bai, baina etxeko nagusiek ere gozatu ederra hartuko dute Gurashow taldekoek eskainiko duten musikaldiari esker: etxean, eskolan edo lagunekin ikasitako aspaldiko kantuak, sorkuntza berriei ere tokia eginez. Umore onaren eta kantuaren bidez, kantu jostaldi ederraz gozatzeko aukera. Belaunaldi guztien arteko topaketan sinesten dugulako… Gurashow!