Olaia Inziarte akustikoan (azaroak 15 - Zizurkil)

Zizurkil 2026(e)ko Azaroak 15
  • Olaia Inziarte akustikoan (azaroak 15 - Zizurkil)

Olaia Inziartek zuzeneko hurbila, intimoa eta zaindua eskaintzen du, espazio eta formatu desberdinetara egokitzen dena. Horren erakusgarria izango da IAK – Izaskun Arrue Kulturgunean emango duen kontzertua, oraingo honetan, formatu txikian eta akustikoan. Aukera ezin hobea azken urteotan gure eszenan gehien hazi den artistetako bat ikusteko; berrikuntza eta sentsibilitatea uztartzen dituen proposamen propioa finkatzen ari dena. Olaia Inziarteren musikan, euskara eta egunerokoaren hitzak dira erdigunea, zaurgarritasunaren indarra eta egiaren bilaketa etengabean aritzen.

  • Sarrerak eskuragarri: goizez Udal bulegoan eta arratsaldez liburutegian.

 


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2026(e)ko Azaroak 15
  • Ordutegia18:30
  • LekuaAtxulondo Kultur Etxea
    Pasuz Plaza, z/g
    Zizurkil
    Web
  • Zenbatekoa7 €
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Atxulondo Kultur Etxea, Zizurkil

Non