FICAB 2026 - Bidasoako Nazioarteko Arkeologia Zinemaldia

Irun 2026(e)ko azaroaren 16(e)tik 2026(e)ko azaroaren 21(e)ra
  • FICAB 2026 - Bidasoako Nazioarteko Arkeologia Zinemaldia

Irun zinema arkeologikoaren hiriburua izango da berriro, azaroaren 16tik 21era FICAB Bidasoko Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoaren XXVI. edizioa egingo baita. Arkeologia zinemaren bidez dibulgatzeko erreferentzia bilakatu da Zinemaldia; paregabeko hitzordu kultural bat, hazten eta Irunen izena gure mugez harago proiektatzen asmatu duena. Aurtengo edizioan, 60 proposamen jaso dira, Frantziatik, Espainiatik, Italiatik eta Txiletik, eta 24 aukeratu dira parte hartzeko.

Edizio honetako albiste nagusietako bat da inoiz baino ikasle gehiagok parte hartuko dutela Hezkuntza Sailean: 500 baino gehiago, eta,tartean, lehenengo aldiz,Donostiako eta Orioko ikastetxeetakoak. Alkateak adierazi duenez, "bereziki pozgarria da ikustea Zinemaldiak hazten jarraitzen duela gazteen artean. Jaialdi hau aukera bat da belaunaldi berrien artean jakin-min hori pizteko, gure historia ezagutzeko aukera ematen dien hurbilketa kulturalarekin, horrek bere garapen akademikoan duen garrantziarekin. Hori da, zalantzarik gabe, jaialdi honek izan dezakeen arrakastarik handienetako bat".

Zinema eta arkeologia astebetez

Azaroaren 16an hasiko da Zinemaldia, astelehenarekin, Amaia Kultur Zentroan: El valle de los neandertales emango da, Javier Trueba eta Gabriela Villecco zuzendariak bertan direla, eta, emanaldian, audiodeskripzio zerbitzua eskainiko da, dohainik, AudescMobile aplikazioaren bidez, ONCEri esker. Esan bezala, azaroaren 21ean bukatuko da Zinemaldia, larunbatarekin, sari banaketa eginda eta En busca del fuego filma emanda.

Film guztiak Festhome plataformaren bidez ikusi ahalko dira, dohainik, Zinemaldiak irauten duen astean. Programa osoa Zinemaldiaren webgune berrian kontsultatu daiteke, www.ficab.org helbidean.

Epaimahaia eta sariak

Aurreko edizioetan bezala, ikus-entzunezko baliabideen eta arkeologiako munduaren adituek osatuko dute epaimahaia.  Hala, Lourdes Herrasti (Cuelgamuros haraneko hondakinak berreskuratzeko proiektuko arkeologia-taldearen zuzendaria) izango da epaimahaiaren burua.

Eta, harekin batera, kide hauek izango ditu:

  • Beatriz Agramonte: Historiako lizentziaduna, Artearen Historiako aditua Salamancako Unibertsitatean eta Humanitateetako aditua Zaragozako Unibertsitatean.
  • Valentina Porcheddu: Antzinako Historiako, Hizkuntzetako eta Literaturako doktorea Bordeaux Montaigne Unibertsitatean eta kazetaria.
  • Giorgio Studer: Espeleologoa, ikus-entzunezko materialen sortzailea, eta, duela gutxi arte, Gipuzkoako Foru Aldundiko Zaharberritze eta Kontserbazio Arkeologikoko Departamentuko arduraduna.
  • Mertxe Urteaga: Arkeologiako doktorea, eta Gizpuzkoako Foru Aldundiko Ondare Historiko-artistikoko Zerbitzuko langilea.

Hona hemen aurtengo sarien zerrenda:

  • Zinemaldiko sari nagusia: 2.000 euro.
  • Ikusleen sari berezia: 1.000 euro.
  • Genero-ikuspegiko EITB saria: 1000 euro.
  • Hezkuntza-saileko saria: 750 euro.
  • Dibulgazio zientifikoko Arkeolan saria: sari ekonomikorik ez.
irun.org

Laburrean

  • Mota Jaialdia
  • Data 2026(e)ko azaroaren 16(e)tik 2026(e)ko azaroaren 21(e)ra
  • LekuaOiasso Erromatar Museoa
    Eskoleta, 1
    Irun
    Web
  • Ikusi agenda Oiasso Erromatar Museoa, Irun

Non