Lau lagun agertokian elkartzen dira lotzen dituzten harremanak, elkarri egindako promesak eta baita etsipenak ere ospatzeko. Umorea, emozioa eta konplizitatea uztartzen dituen proposamen honek adiskidetasunaz, maitasun-loturez eta gure harremanei eusten dieten keinu txikien balioaz hausnartzera gonbidatzen du publikoa.Zein da lagun bati egin diezaiokegun promesarik txikiena?