Hiru bit komunitatean esperimentatze prozesuak abian jartzeko Plaza_Co deialdian hautatutako proiektuetako bat da.
Hiru bit topaketa zikloan, zerk mugitzen, kezkatzen eta konektatzen gaituen elkarrekin aztertzeko tresna bat bihurtzen da bideojokoa. Garaiko indarkeria, antsietate eta ziurgabetasunen aurrean, elkarrekin jolasteko, esperimentatzeko eta pentsatzeko elkartuko gara.
Saio bakoitzean gai jakin bat jorratuko dugu, bideojoko nagusi batetan oinarrituta; irakurketa klub batean bezala, baina jokatuz. Esperientzia partekatutik abiatuta, hitz egiteko, sentsazioak, bizipenak eta zaintzak trukatzeko, eta munduan nola bizi garen elkarrekin hausnartzeko espazio bat zabalduko dugu.
Zer sentitzen dugu besarkatzen dugunean? Abesten dugunean? Ordaintzen dugunean? Hiltzen dugunean?
Hurrengo saioa:
Urriak 20 – Denboraren igarotze saihestezina. 07 Bideojokoa_TIME FLIES bideojokoa (2025)
Oraingo honetan Time Flies-ekin (2025) batera egingo dugu hegan, euli baten eta bere bizitza laburraren perspektiban kokatzen gaituen lan umoristari esker gogoeta eraginaraziz eta denborarekin dugun harremana birformulatuz. Gure bizitzan zer egitea erabakitzen dugun, zer uzten digun eta zer ez digun egiten uzten, gure bizi helburuak nola planteatzen ditugun... horiek izango dira saioan jorratuko ditugun gaietako batzuk, eta, gainera, Playables estudioak egindako lan berezian sakonduko dugu. bzzzzzzzzzzzz