Lied Arriagan Zikloa: Luken Munguira & Aurelio Viribay: "Aberri Maitiari"

Bilbao 2026(e)ko Azaroak 17
  • Lied Arriagan Zikloa: Luken Munguira & Aurelio Viribay: "Aberri Maitiari"

Euskal kontzertu-abestien eta egile britainiarren abesti aparten sorta ederra.

Duela gutxi kaleratu den Aberri Maitiari CDa, euskal konpositoreen euskarazko kontzertu-abestien antologia, kritika espezializatuak aho batez goraipatua, dela eta, Luken Munguira tenorrak eta Aurelio Viribay piano-jotzaileak disko horretako euskal konpositoreetan —Francisco Escudero, Tomás Garbizu eta Norberto Almandoz— oinarritutako programa hau aurkeztuko digute. Gainera, bi interpreteek Ralph Vaughan Williams eta Roger Quilter britainiar konpositore ezagunen kontzertu-abesti ingelesekin osatu dute errezitaldiaren programa.

Azken batean, aukera paregabea izango da oraingo hau, Luken Munguira eta Aurelio Viribay bikotearen kantaldi erakargarri honetaz gozatzeko eta Euskal Herriko eta Ingalaterrako kontzertu-abestien sorta baten bertsioak entzuteko.

  • Tenorra: Luken Munguira.
  • Pianoa: Aurelio Viribay.
  • Ekoizpena: Teatro Arriaga.

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2026(e)ko Azaroak 17
  • Ordutegia19:30
  • LekuaArriaga Antzokia
    Arriaga plaza, 1
    Bilbao
    Web
  • Zenbatekoa18 €
  • Sarrerak Erosi
  • Ikusi agenda Arriaga Antzokia, Bilbao

Non