Solasaldi honetan, planeta desberdinetako bi buru biki izango ditugu, biak liluratzen dituen zerbaiti buruz hizketan: irudimena, oi, amaiezina, neurrigabea den zer hori.
Magikoa, edo hobeto esanda, bakarra eta oso boteretsua den zer hori —itxuraz, espezie idazle bakar gisa, gizakiek bakarrik duguna— ahultzen ari da gizartean, eta bera gabe inguratzen gaituen guztiak ez du jarraituko dagoen moduan. Solasaldi honetan, hizpide izango dugu irudimenarekiko fedea, edo irudimena fede gisa, erlijio gisa, eta, era berean, munduan ez egoteko beharra, tarte batez aldendu edo irteteko beharra, edota barrurago joatekoa. Gauzei forma ematea, ahalik eta askatasunik handienarekin —ez betetzea araurik, sortzen ari denak agintzen dituenak, ez besterik—. Egileak hizketan arituko dira beren egoeraz, (ESPIOI) edo (AGENTE BIKOITZA) izateaz. Hau da, munduan behatzeko eta gauzak biltzeko dagoen pertsona bat, horiekin askoz handiagoa den beste zerbait egiteko, bera gabe —idaztean bilakatzen den beste ni hori gabe— existituko ez litzatekeen zerbait.