Literaktum 2026: "Dudak dakarrena", Itziar Aranburu eta Jon Ander Garciarekin solasean

Donostia / San Sebastián 2026(e)ko Azaroak 18
  • Literaktum 2026: "Dudak dakarrena", Itziar Aranburu eta Jon Ander Garciarekin solasean

2026ko Literaktum jaialdiaren barne.

Literaktum jaialdiaren baitan, Dudak dakarrena erakusketarekin lotutako ekitaldia: Itziar Aranburu eta Jon Ander Garciaren (Bigara) arteko solasaldia.

"Dudak dakarrena drama dibertigarria da; dudatuz disfrutatzeko diseinatuta dagoen dispositiboa. Diogenesen diagnostikoa deskorapilatzearren, dozena desbenturek denok dugun dilema desestaliko dute. Dudatzeak destinoa desbidera dezake?

Hitz guztiak D letrarekin hasita, egitura eta kontakizuna elkar baldintzatu eta etengabe elikatu dira. Elkarrizketan testuaren sorkuntza prozesua deseraikiko da".


Laburrean

Non