AA aliatu gisa: prozesuen optimizazioa musika industrian

Durango 2026(e)ko Azaroak 19
  • AA aliatu gisa: prozesuen optimizazioa musika industrian

Musika Bulegoak eta Musika Industriaren Elkarteak (MIE), Hazkundelab programaren barruan, doako prestakuntza-saio bat antolatu dute musikaren industriako profesionalentzat. Saioa azaroaren 19an izango da, 10:00etatik 14:00etara, Durangoko Saibi eraikinean, eta antolatzaileek kafea eskainiko dute atsedenaldian.

Helburua adimen artifiziala musika-industriako enpresa eta proiektuetan aplikatzeko tresna praktikoak eskaintzea da, prozesuak optimizatzeko, lan-fluxuak hobetzeko eta erabakiak hartzea errazteko.

EGITARAUA

  • Izenburua: AA aliatu gisa: prozesuen optimizazioa musika industrian
  • Data eta lekua: azaroak 19, 10:00–14:00. Saibi eraikina (Saibigain kalea, 10, Durango).
  • Hizlaria: Nagore Bermeosolo, WeAreClickers.
  • Hizkuntza: elebiduna, beharren arabera.

Saioan, besteak beste, honako gaiak landuko dira:

  • Musika-sektorerako tresnak: adimen artifizialeko funtzioak dituzten plataformen azterketa.
  • Datuen analisia eta joeren aurreikuspena: audientzien portaera aztertzeko eta marketin-kanpainak optimizatzeko tresnak.
  • Proiektuen kudeaketa: AA lan-fluxuetan eta kudeaketa-tresnetan integratzea.

 

Aholkularitza pertsonalizatua

Prestakuntza-saioaren ondoren, hizlariarekin 45 minutuko doako online mentoretza eskatzeko aukera egongo da, adimen artifiziala norberaren proiektu edo enpresan nola aplikatu aztertzeko. Lekuak mugatuak dira eta izen-ematearen ordenaren arabera esleituko dira.

Parte-hartzea doakoa da. Izen-ematea azaroaren 18ko 14:00ak arte egongo da zabalik, esteka honen bidez.

Informazio gehiagorako: proiektuak@musikabulegoa.eus


Laburrean

  • Mota Prestakuntzak
  • Data 2026(e)ko Azaroak 19
  • Ordutegia10:00-14:00
  • LekuaSaibi eraikina - Durango ()
  • HizkuntzaHainbat (euskara barne)
  • Izen-ematea 2026(e)ko urriaren 30(e)tik 2026(e)ko azaroaren 18(e)ra

Non