"In crescendo"

Laudio 2026(e)ko Azaroak 19
  • "In crescendo"

  • Dinamizatzailea: Virginia Imaz Quijera*
  • Data: Azaroak 19, osteguna
  • Ordua: 18:30
  • Tokia: Kasinoa
  • Norentzat: Herritarrak 16 urtetik gora
  • Hizkuntza: Gaztelania GAZ
  • Sarrera librea lekuak bete arte

Pauxak bere burua musika notatzat du, oso gaztea zela, gaizki ukitu zuten nota. Behar ez zen tokian ukitu zuten eta behar ez zenean. Partituratik erori zen, eta ez daki nor den ez soinu ona nola eduki. “In Crescendo”, jolasaren eta barrearen bidez, sendatzeko ezinbesteko ibilbidea da. Virginia Imazek, berriz ere, umorez eta samurtasunez, oso zaila eta latza den gaia aurkezten digu: sexu-abusuak haurtzaroan. Sarritan, isilpean, lotsaz eta erruduntasunez, bizi dute neska-mutilek indarkeria, beste alde batera begiratzen dugun bitartean. “In crescendo” genero ikuspegitik egindako proposamen ludikoa da. Ez du sufrimendua fribolizatzeko asmorik; aitzitik, umoreak ematen digun ontasunaz baliatzen da, garenoi, izaten ari garenoi eta, batez ere, min ematen digunari barre egiteko.

(*) Virginia Imaz Quijera pailazoa, aktorea, ipuin kontalaria eta eszena zuzendaria da, Oihulari Klown antzerki taldearen sortzailea eta Berdintasunaren aldeko 2017ko Emakunde Sariaren irabazlea.

zuin.net

Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • Data 2026(e)ko Azaroak 19
  • Ordutegia18:30
  • LekuaLaudioko Kasinoa
    Laudio
  • ZenbatekoaLibre, eserleku guztiak bete arte
  • HizkuntzaGaztelania
  • Ikusi agenda Laudio

Non