Antolakuntzak jakinarazten du:
Laster da GAUR8ren lehen saio irekia eta gogorarazi nahi dizugu oraindik garaiz zaudela izena emateko!
Jardunaldi honetan, gazteok bizi dugun errealitate bati helduko diogu zuzenean: indarkeria digitalak eta autodefentsa feminista sareetan. Olatz Martínez de Ibarreta eta Naiara Nájera adituen eskutik, sistema honen nondik norakoak ezagutuko ditugu eta, ondoren, eztabaida parte-hartzaile bat izateko aukera izango dugu.
Topaketaren xehetasunak:
Data: 2026ko azaroaren 19an, osteguna.
Lekua: La Perrera, Sabino Arana Etorbidea, 50, 48012 Bilbo (Konekta gela).
Ordua: 17:30 - 19:30.
Garraio publikoko bidaiak EGK-k ordainduko ditu.
Zure ahotsa eta bizipenak behar ditugu euskal gazteriaren diskurtso plural eta indartsu hau guztion artean eraikitzeko.
Eman izena hemen:https://forms.gle/9W4sHWjirHbZJqeg8
Informazio gehiago behar izatekotan, deitu 945063264 / 615749929 (Eider) zenbakira edo idatzi berdintasuna@egk.eus helbide elektronikora.