Jarraitu zuzenean 2026ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finalaurrekoen bigarren itzulia

Donostia / San Sebastián 2026(e)ko Azaroak 21
  • Jarraitu zuzenean 2026ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finalaurrekoen bigarren itzulia
    Julio Soto hirugarren dago finalaurrekoetako behin-behineko sailkapenean. Argazkia: Bertsozale Elkartea.

Gero eta gertuago dago Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finala. Finalaurrekoen bigarren itzulian murgilduta daude gelditzen diren hamazortzi bertsolariak, eta zain dute dagoeneko Maialen Lujanbio txapelduna, Nafarroa Arenako abenduaren 20ko finalerako prest.

Hiru saiotan erabakiko da zein zazpi bertsolarik lagunduko duten Lujanbio Iruñean, azken saioan, eta finalaurreko bigarren itzuli horietako lehen saioan larunbatean, azaroak 21, jokatuko da, Donostian.

Agin Laburu, Aitor Mendiluze, Aner Peritz, Joanes Illarregi, Julio Soto eta Saioa Alkaiza bertsolariak izango dira agertoki gainean, lau hauek egiteko: binaka, gaia emanda, hiruna bertso hamarreko txikian/bost puntuko txikian; binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian/lau puntuko handian; binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian/lau puntuko txikian; banaka, lehen puntua emanda, hiru bertso zortziko txikian/lau puntuko txikian; eta ganbarako lana: gaia emanda, hiru bertso nahi den doinu eta neurrian.

17:00etan hasiko da saioa, eta sarrerak badaude oraindik, www.bertsosarrerak.eus atarian. Bestela, streamingez ere ikusi ahalko da saioa.

Finalaurreko lehen itzuliko eta bigarren itzuliko puntuak batu egingo dira, finalera zein zazpi bertsolari pasatuko diren erabakitzeko.

orain.eus

Laburrean

Non