Pamiela argitaletxeak antolatutako liburu aurkezpena:
Esklabotza ez zen egitura sozioekonomiko anormala izan, normaltzat eta onuragarritzat hartu zen menderik mende. Esklabo trafikoa debekaturik ere, mantendu zen esklabotza. Esklaboek egoera horretatik ihes egin nahia joera kriminal eta zorotzat hartzen zen.
Afrikatik Ameriketara 1857an –trafikoa ilegala baina esklabotza Kuban legala zela– eramandako ume baten historia kontatzen da eleberri honetan, ume horren hitzak erreskatatuz. Afrikako itsasertzeko faktoria, itsasontzi negreroa, azukre plantazioa, bere salmenta…
Umearen hitzek ematen diote forma bere iraganari, baina kontakizun nabarmenagoak daude, oso bestelako ikuspegiekin. Igbolandiako faktorearena, itsasontzi negreroaren kapitain frantsesarena, Habanako britainiar kontsul abolizionistaren informea, Lequeitio injenioko jabearen alabatxoarena, Vuelta Abajoko juez pedaneoaren galdeketa, esklabo-ehiztariaren egunkaria, medikuntzako ikasle batek Louisianako Unibertsitatean aurkezturiko tesina…
Psikologiaren baliabide zientifikoekin definitu du honek zer den “Drapetomania”, esklaboa eskapatzera eramaten duen ondoez mentala.
Gaur egun ere hainbat egitura ekonomiko eta politiko hartzen ditugu normaltzat oso normalak izan gabe. Esplikazio asko onartzen ditugu arrazional eta zientifikotzat oso zentzugabeak izan arren.
Partaideak: